Franco agintera iritsitakoan emakume errepublikarrek jasandako jazarpena ezagutaraztea du helburu erakusketak. Martxo osoan zehar izango da zabalik.
Horrelako irudiak ikusi ahal izango dira erakusketan.
Gaurtik hasita emakume errepublikarren gaineko erakusketa jarriko dute Gure Moradan (Izaga kalea, 9), hiriko Podemosen egoitzan. Nicolas Guerendiain elkartearen laguntzarekin osatu dute
Podemoseko kideek erakusketa.
Gaur (asteazkena) da inaugurazioa, 18:30ean:
Del olvido a la memoria dokumentalaren proiekzioa egingo dute, eta ondoren, pintxo poteari ekingo diote hasierako ekitaldi horretan.
Erakusketaren helburua da 1936ko Gerran eta horren ondoren milaka emakumek jasan zuten jazarpenaren berri ematea. Izan ere, Bigarren Errepublika indarrean jartzearekin, ez zituzten eta zegozkien hainbat eskubideren jabe egin ziren emakumeak, baina frankismoak horiek bertan behera uzteko saiakera egin zuen, eta emakume asko gogor jazarri zituen.
Astelehenetik ostiralera izango da erakusketa zabalik, 11:00etatik 13:30era eta 18:00etatik 19:30era. Martxo osoan zehar izango da zabalik.