Hondarribiko EH Bilduko bozemaile Lore Erriondo Korostolak kargua utzi du, unibertsitatera itzultzeko. Udalbatzaren lehen argazki ofiziala oparitu diote.
Lore Erriondo, eskutan lehen argazki ofiziala duela, gainontzeko hautetsiekin
Atzora arte Hondarribiko Udalean EH Bilduko zinegotzi eta bozemaile izandako Lore Erriondo Korostolak kargua utzi zuen atzo, lan arrazoiengatik. Urtarrilean jakinarazi zuen kargua utziko zuela eta, horregatik, atzoko osoko bilkurako eztabaidatu beharreko lehen gaia zen. Baina gainontzeko hautetsiek ezustekoa prestatu zioten, eta gai-ordena aldatu zuten, kargua uztearena plenoaren bukaerarako utziz.
Hala, beste gaiak landu eta gero, Txomin Sagarzazu alkateak hitza eman zion Erriondori. Gainontzeko udal kideen jarrera eskertu zuen EH Bilduko bozemaleak, eta bera zinegotzi izan den bitartean udal erakundean eztabaidatzeko egon den aukera nabarmendu zuen. Beste taldeetako bozemaileek loreak bota zizkioten Erriondori, eta nahi duenerako udaleko ateak irekita izango dituela jakinarazi zioten.
Amaieran, ezustekoa jaso zuen Erriondok, kargua hartu zueneko
Udalbatzaren taldeko argazkia. Zinegotzi bezala egin zioten lehen argazki ofiziala jaso zuen opari gisa, eta eskutan zuela egin zuten bere azken argazkia.
Unibertsitatera bueltan
Unibertsitatera itzuliko da Lore Erriondo, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Dekanotza talde berriko kide gisa; Titulazioen Koordinazioa eta Hobekuntza Dekanoordea izendatu dute.
Hondarribiko Udalean, Carlos Gebara
Manza-k ordezkatuko du Erriondo.