Hiriaren eta Palmera-Monteroren balioak, zazpi hitzetan
Palmera-Montero gizarte zentroan horma-irudia egiten ari dira. Zazpi hitz jarriko dituzte bertan, hiriaren eta zentroaren balioen laburpen gisara.
Horrela geldituko da horma-irudia.
Palmera-Montero gizarte zentroko paretetako bat hiriaren, eta aldi berean zentroaren ezaugarrien berri emateko baliatuko dute, Irungo Udalak zehaztu duenez. Horma-irudi handia egiten ari dira ertzetako batean.
Leandro Agirretxe plazatik ikusi ahal izango da osotasunean, Pelegrin eta Uranzu kaleko izkinatik. Zazpi hitzek irudikatuko dute balioen zerrenda:
integración, elkartasuna, musika, kultura, historia, bizikidetza eta parte hartzea.
Astelehenean hasi ziren horma-irudia egiten. Irungo Loideo estudioak diseinatu du, eta hamar eguneko epean egina egongo da.