BAT-ek elkartasun euroa eman dio Txingudi Anti Sexistari

Gabonetako Krosa pasatu zen arren, joan den ostiralean banatu zituen argazki lehiaketako sariak BAT Bidasoa Atletikok. Horrekin batera, elkartasun euroaren kopurua eman zion Txingudi Anti Sexistari. Guztira, 646 lagunek parte hartu zuten krosean, eta horrenbestez, 646 eurokoa izan zen kopurua. Asun Casasolak jaso zuen.

Argazki lehiaketari dagokionez, aurten inoiz baino partaide gehiago izan dira, 50, guztira. Iaz 38 izan ziren. Lehenengo saria Gorka Peñak lortu du Running vs cycling argazkiarekin, Colon pasealekuko irteeran ateratakoa. 200 euro eta bi pertsonentzako afaria irabazi du Hondarribiko Abarka jatetxean.

Bigarren saria Omar Igualentzat izan da lasterketa buruaren zuri beltzeko argazki batekin. 100 euro eta Singular jatetxean bi laguntzentzako bazkari edo afaria lortu ditu.

Hirugarren saria, berriz, Alberto Muñozek lortu du (iazko irabazleak) txikien lasterketako argazki teknika batekin. 50 euro eta Hondarribiko Batzokian bi lagunentzako bazkaria eta afaria erdietsi ditu

Azkenik, BATen sari berezia Antonio Iglesiasek irabazi du txikien lasterketako argazki batekin. 75 euroko saria izan da lortu duena.

Bidasoa Atletiko

Gabonetako kroseko argazki lehiaketako sariak eta elkartasun euroa banatu ditu Bidasoa Atletikok.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend