Inon ez dutela errausketarik nahi ozen aldarrikatu dute Hondarribian
Jendetza bildu da gaur eguerdian Hondarribian errausketaren kontrako oihu bateratua egiteko.
Jendetza bildu da gaur eguerdian Hondarribian errausketaren kontrako oihu bateratua egiteko. Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta Txingudi Bizirik-ek egindako deiak erantzuna jaso du, Gipuzkoa osotik, gainera, eta erdialdeko kaleak bete dituzte errauste plantarik gabeko gizartea aldarrikatuz. Horren lekuko leloa: Errausketarik ez, ez Txingudin ez Zubietan. Butroi pasealekuan hasi dute ibilbidea eta Zumardira arteko bidea egin dute. Tartean, osasunaren aldeko eta errausketaren kontrako leloak entzun dira: “Ez, ez ez, errausketarik ez” edo “Olano, entzun, ez Zubietan ez inon”. Txilibitu eta tanbor hotsek ere girotu dute manifestazioa. Autobusak etorri dira Hondarribira, besteak beste, Zubieta, Lasarte-Oria, Usurbil eta Andoaindik. Manifestazioa errauste plantaren inguruan eman diren azken mugimenduen testuinguruan egin dute,