30 urtez azpiko gazteak, langabezian daudenak, eta formaziorik ez dutenak kontratatzeko 30.000 euroko diru saila prest du Irungo Udalak.
Miguel Angel Paez Hiri Bultzadarako udal ordezkaria.
Irunen egoitza duten enpresek, 30 urte baino gutxiago duten gazte langabe irundarrak (hirian erroldatuta egon behar dute) kontratatzeko diru laguntza lerroa prest du Irungo Udalak: orotara, 30.000 euro bideratu ditu zeregin horretara hasiera batean. Gaur aurkeztu dute gazteen enplegua sustatzeko egitasmoa udalean, Miguel Angel Paez Hiri Bultzadarako ordezkariak eman ditu azalpenak.
Enpresek, gazteak kontratatzerakoan, honako baldintzak bete behar dituzte diru laguntza jaso ahal izateko:
- Gazteek Lanbiden izena emana izan behar dute.
- 30 urtetik beherakoak izan behar dute langile berriek.
- Diru laguntzek soldata eta gizarte segurantza gastuen %90 estaliko dute.
- Lanaldi osoko kontratuak egin behar dizkiete langile gazteei, sei hilabetekoak gutxienez. Udalak 6.000 eurora arteko laguntza emango du langileko.
- Kontratuak, beranduenera, 2017ko maiatzaren 1ean formalizatu behar dira.
- Kontratazioak plantilla handitzea ekarri behar du.
- Prestakuntzarik gabeko gazteak izan behar dute.
- Diru laguntza eskaera HAZen egin behat da, apirilaren 30a baino lehen.
Paezek esan duenez, Irun Ekintzan egitasmoaren barrukoa da aurkeztu berri dutena, eta udalek dituzten marjenen barruan egin dela, “oraingoan, gainera, oso hartzaile zehatzen bila joan gara”.
Paezek zehaztu du 30 urtez azpiko, eta prestakuntzarik ez duten gazteek oso zail dutela lan merkatuan sartzea, “horietan indar gehiago jarri nahi dugu”.