Oso pozik daude Maria Angeles eta Martin
Rivera eta Azpillaga bikote dira, irundarrak, adinekoak. Pio XII plaza inguruko merkatariek zozketan jarri duten saskia irabazi dute, 5.000 eurokoa.
Maria Angeles Rivera eta Martin Azpillaga erdikoak dira, txartelak dituztenak. Inguruan, Pio XII inguruko hainbat dendari.
Maria Angeles Rivero eta Martin Azpillaga oso pozik daude. Bikote dira. Irungo Pio XII plazaren inguruan bizi dira aspalditik, adinekoak dira jada. Baina pozik daude. Izan ere, haien ohitura da auzoko komertzioetan egitea erosketak, eta horregatik saria jaso dute. Mardula.
Izan ere, Pio XII plazaren inguruko merkatariek zozketa handia jarri zuten abian Eguberrien testuinguruan. Haien negozioetan erosketa egin, eta trukean boletoak jaso. Hori egin zuten Maria Angelesek eta Martinek. Tokiko, auzoko dendetan erosketa egin, kalitatezko zerbitzu hurbila jaso, eta txartela hartu. Eta gainera tokatu!
Gaur eman diete inguru horretako dendariek saria bi irundarrei: 5.000 euroko balioa duen eta 68 produktu dituen saski handi-handia. Hau da, saskia osatzeko inguruko denda bakoitzak osagai bana jarri du, eta horiek jada etxean dituzte zortedunek, gaur goizean (asteazkena) eman dietelako. Zorionak!