Gaur ere izotz zuriak estali du Hondarribia
Urtarrila oso hotza izaten ari da Hondarribian. Gaur goizaldean ere zero azpitik hainbat gradu jaitsi da termometroa.
Bidasoan eguraldia neurtzen hasi zirenetik azaroa inoizko euritsuena izan bazen, hotzenetakoa izateko bidean da urtarrila. Gaur ere izotz zuria azaldu da Hondarribian, baserri eremu osoa zuri beltzeko argazki bihurtzeraino. Termometroa asko jaitsi da gauean, batez ere mendi eta landa eremuan.
Eguzkiaren lehen izpiek irudi politak utzi dituzte, baina kostako zaio goxatzea. Bihartik aurrera epeltzen hasiko da eta tenperatura baxuenak hamar bat gradu igoko dira.
Goizeko bederatzietan 3 gradu azpiko tenperatura zegoen Hondarribiko baserri eremuan