Termometroak -4raino jaitsi dira Hondarribian
Neguko gau hotzena izan da. Hodeirik gabe, izotz zuriz esnatu da Hondarribia.
Gaur bai zuritu duela Hondarribian, azken bi egunetan baino gehiago. Neguko gau hotzena izan da, hemen behintzat. Aurreko bi egunetan baino gehiago igoko dira gaur tenperatura altuenak, baina hotzagoa izan da gaua. Hodeirik gabe, bart gauetik antzigarra sortu da, eta geruza zuri baten azpian esnatu da Hondarribia.
Termometroak -4 graduraino jaitsi dira gauean eta kostako zaio epeltzea, baina egiten duenean, egun polita geratuko da. Zazpi gradukoa izango da gutxi gorabehera gaurko tenperatura altuena.
Biharko goxatuko du, tenperatura baxuena zerotik gora geratuko da eta eguerdi partean hamar graduko hotzberoa gainditu daiteke. Iganderako, antzerako panorama espero da.
Eskolara joateko orduan -3 gradu zeuden Akartegi auzoan; Portuan zertxo bait epelago, baina zero azpitik ere