Duela 40 urte altxatu zuten hirian ikurrina, 38 urtez diktadurapean legez kanpo egon ondoren.
Irungo EAJk gogorarazi duenez, duela 40 urte altxatu zuten hirian ikurrina, 1977ko urtarrilaren 20an. Horri lotuta, hausnarketa eta eskaera bat egin du, bandera herritarrek erabakitako kokaleku batean iraunkorki altxatua mantentzea, “gure arbasoek borrokatutakoa eta lortutakoa, guztion begietan ikusgai edukiz”.
Francoren diktadurapean, 1939an, ikurrina legez kanpo utzi ondoren, duela 40 urte egun horretan bertan onartu zuten ikurrinaren erabilera, eta handik bi urtera, 1979an, Euskadiko bandera ofizial izendatu zuten.
Donostiako Udala izan zen lehena, Konstituzio plazan altxatuz, eta beste batzuek jarraitu zioten, hala nola, Irungoak: udaletxeko balkoian jarri zuten.
Ikurrina