Oinatz Mitxelenak eta Izaskun Sorondok euren karguak utziko dituzte.
Astelehenean honetarako ezohiko udalbatzarra deitu du Irungo udalak. Puntu bakarra izango du gai ordenak: EH Bilduko zinegotziek karguari uko egitea.
Hain zuzen,
EH Bilduk Irunen dituen bi zinegotzi aldatzea erabaki du Oinatz Mitxelena bozeramailea eta Izaskun Sorondo zerrendako bigarrena. Euren tokia Dani Berasategi eta Jose Cayetanok hartuko dute, 2015ko udal hauteskundeen zerrendako zazpigarrenak eta hamargarrenak, hurrenez hurren.
Irungo EH Bilduko hautetsiak: Izaskun Sorondo, Oinatz Mitxelena eta Jokin Melida.