Eskailera eta zoladura berriak, eta bi argi puntu berri jarriko dituzte.
Colon kaleko Topo geltokiaren inguruan, dagoen puntu ilun bat kentzeko lanak hasiko dituzte datorren astean. Zehazki, Cipriano Larrañaga eta Txoantenea kaleen artean dauden kalezulo eta eskailera bat konponduko dituzte.
Zehazki, eskailera berri bat jarriko dute, ibiltzeko oraingoak baino errazagoak eta eskudel bikoitza izango dute. Horrez gain, kalezuloan zoladura berria jarriko dute, eta bi argi puntu berri. Horrez bidez, segurtasuna areagotu eta irisgarritasuna hobetu nahi dute.
Udalaren arabera, Cipriano Larrañaga kalea guztiz berritu dutela (lanak amaitzear dira) baliatu dute obra hori egiteko, eta bide batez, Euskotreni topo geltokirako sarrerak hobetzeko lanei batuko die datorren astean hasiko duten obra.
Lan horiek 48.325,74 euroko aurrekontua dute.
Bestalde,
Cipriano Larrañaga kaleko obrak urtarrilaren amaieran bukatzea espero du udalak. Besteak beste, eserlekua, jardinerak eta piboteak jartzea falta da. Hemendik aurrera, oinezkoek lehentasuna izango duten kale bihurtuko da.
Cristina Laborda Bide Publiko eta Obretako delegatua lanen berri ematen, Cipriano Larrañaga kalean.