2017-02-28

Mecanoplastican lanuzteak hasi dituzte

Enpresa akordio duina eskatzen dute Irungo Mecanoplasticako langileek, eta hori lortu bitartean lanuzteak egiten hasi dira, ELA sindikatuak jakinarazi duenez. Bi orduko lanuzteak egiten hasi dira, txanda bakoitzean.

Atzo egin zuten lehen lanuztea, ELAren arabera, baina enpresak jarrera aldatu ez duela ikusita, gehiago egingo dituzte. Hain zuzen, hilaren 18an eta 25ean iragarri dituzte.

Plastikoentzako moldeak egiten dituzte lantegian.

Mecanoplastica

Mecanoplastica Agirretxe industria gunean dago.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*