Martxoaren 30ean banatuko dituzte Irun Ekintzan sariak

Irungo ekintzaileei aitortza egiten diete urtero, eta aurten, laugarren urtez jarraian egingo dituzte Irun Ekintzan sariak. 2016ari dagozkion sariak martxoaren 30ean entregatuko dituzte Ficoban.

Hasiera batean, sari banaketa abenduan egitekoak zirela azaldu du Miguel Angel Paez Sustapen zinegotziak, baina enpresen eskaerari erantzunez, data hobeago bat aurkitu dutela.

Sari horiek 2016ean egitasmo berritzaile bat martxan jarri duten Irungo enpresa eta ekintzaileei zuzenduta daude. “Sari hauen bidez, udalak babesa erakutsi nahi die, baita aitortza publiko bat egin ere, aurrera jarrai dezaten”, gaineratu du Paezek.

Eskaera hilaren 20a baino lehen bidali beharko du enpresa edo ekintzaileek. Lau sari banatuko dituzte: 20 langiletik gorako enpresari (3.000 euro), 20 langiletik beherako enpresari (3.000 euro), zerbitzu arloko enpresari (3.000 euro) eta ideia berritzaile onenari (1.000 euro).

Dokumentazio guztia HAZan entregatu beharko da, edo udalaren webgunean. Webgune horretatik bertatik jaitsi daitezke oinarriak. Informazio gehiago 943 50 53 36 telefono zenbakian.

Irun Ekintzan Sarien banaketa, iaz.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend