2017-01-17

Txingudi ikastolan estalkia jartzeko lanak hasi dituzte

Irungo Udalak jakinarazi duenez, Txingudi ikastolako patioan hasi dituzte dagoeneko estalkia jartzeko lanak. Hain zuzen, 2016ko aurrekontuetan boto gehien jaso zituen proiektua izan zen, 1.900 bozkekin. Lanak lau hilabeteko epea bukatzea espero dute.

Estalkia patioaren zati batean jarri dute, eta udalaren arabera, ikastolako zuzendaritzarekin erabaki dute toki zehatza. Hain zuzen, patioaren iparraldera kokatutako kirol zelaian jarriko dute.

Estalkiaren neurria 31×18 metrokoa izango da, eta 518 metro koadroko eremua estalkiko du. Hain zuzen, horren azpian saskibaloi pista berri bat egitea aurreikusten dute. Argitasuna hobetzeko ere baliatuko dute obra.

Lanek 245.254,89 euroko aurrekontua izango dute.

txingudi.ikastola

Txingudi ikastola

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Albiste irakurrienak