Lau urrezko domina lortu ditu BATek Euskadiko txapelketetan

Joan den asteburuan Euskadiko hiru txapelketa jokatu zituzten Anoetako belodromoan: konbinatu, 3.000 metro eta beteranoenak. Hiru txapelketen artean, lau urrezko domina lortu zituzten BAT Bidasoa Atletiko Taldeko atletek.

Beteranoetan Abel Castañaresen bi aldiz kolkoratu zuen domina 55 urtetik gorakoetan: 800 metroetan (2.29,10 marka eginez) eta 400 metroetan (1.02.66 denborarekin).

BATeko beste atleta bat ere aritu zen beteranoetan, 65 urtetik gorakoetan: Juana Usabarrena. Berak ere lehena bukatu zuen pisu jaurtiketan 5,61eko jaurtiketarekin.

Azken urrezko domina konbinatuetan lortu zuen BATek, Luis Aranzabalen eskutik. Probarik onena 60 metro hesiak izan zen 9,91ko denborarekin. Proba horretan ere parte hartu zuten Imanol Bandresek, kadeteetan (6.en egin zuen) eta Diego Melerok absolutuetan (ezin izan zuen proba bukatu).

Azkenik, Jon Aperribaik bosgarren egin zuen 3.000 metroetan, eta bere marka gainditzea lortu zuen, 9.51,50ko denborarekin.

Abel Castañares

Abel Castañaresek bi domina lortu ditu beteranoen Euskadiko Txapelketan.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

BIDASOAN

Send this to friend