2017-01-17

Espainiako selekzioarentzat Domingo Barcenas oroitaldia

Espainiako selekzioak Qatargoa gainditu zuen atzo, Artalekun, Domingo Barcenas oroitaldiko finalean, eta horrenbestez, berarentzat izan zen sari nagusia. Markagailua 32-27 geratu zen.

Espainiako selekzioarekin jokatu zuten bi irundarrek: Julen eta Gurutz Aginagaldek. Hain zuzen, Gurutzek, anaia nagusiak, 39 urterekin debuta egin zuen Espainiako selekzioarekin. Julenek, aurten ezin izan du txapelketako jokalari onenaren saria irabazi, Dani Sarmientorentzat (Espainia) izan da.

Atzoko beste partidan Polonia eta Argentinak 26na berdindu zuten.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Albiste irakurrienak