Beherapenei beldurrik ez

Beherapenak gainean ditugu, eta horiekin urtarrileko aldapa. Aldapa hori lausoagoa ala neketsuagoa izan daiteke erosketetan jartzen den arretaren arabera. Baina, ‘zer erosi’, ‘zer galdetu’, ‘zer eskubide ditut’ eta horrelako zalantzak ez dira arraroak izaten garai hauetan. Eta ez dira argitzen errazak.

Bada, Kasino Zaharrean argituko dituzte astearte honetan, hilaren 10ean. Bidasoko Kontsumitzaileen Elkarteko (Acubi) Belen Martinez teknikariak gidatuta, Beherapenak eta etiketatua goiburuko kafe-tertulia egingo dute 17:30etik aurrera. Hitzordua interesa duen edonorrentzat irekia izango da.

Beherapenak

Aste honetan hasi dira beherapenak Hondarribian. Irudian, Portuko bi saltokiko kartelak

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

BIDASOAN

Send this to friend