2017-01-17

Aulki mugikorreko neguko txapelketa irabazi du Hondarribia Arraunek

Hondarribia Arraun Elkarteak jardunaldi bikaina burutu zuen larunbat goizean, Bidasoa ibaiko uretan egin zen aulki mugikorreko Gipuzkoako Distantzia Luzeko Txapelketan. Proba nagusian, helduen zortzikoan, lehen postua bereganatu zuten hondarribiarrek Orioko bi ontzien aurretik. Kadete Mailako zortzikoan ere nagusitu ziren berdeak. Gazte Mailan, berriz, Zarautz izan zen azkarrena.

Proba nagusiak alde batera utzita, beste hiru probetan lortu zuten garaipena Hondarribia Arraunek, hirurak lauko ontzietan: Haurren Mailako bietan, eta Kadete Mailako gizonetan. Gainera, beste hiru lehiatan bigarren geratu ziren hondarribiarrak, eta hirugarren postu bat lortu zuten.

Proba nagusia irabazteaz gain, garaipen kopuruari begiratuta ere Hondarribia Arraun Elkartea izan zen Gipuzkoako Txapelketako garaile nagusia, bost probatan lortu baitzuen garaipena. Santiagotarrakek hiru garaipen eskuratu zituen (hirurak nesken biko ontzietan), Donostia Arraunek eta San Juanek bina, eta ur Kirolakek eta Zarautzek bana.

Sailkapen osoa

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Albiste irakurrienak