100 aldiz urte berri on
Maria Lopez Gutierrez hondarribiarrak mendea bete du gaur Caser Betharram egoitzan.
Maria Lopez, Betharramen, senideekin eta udal ordezkariekin
Maria Lopez Gutierrez hondarribiarrak 100 urte bete ditu gaur. Mendelun bizi da Lopez, Caser Betharram egoitzan, eta senitartekoekin ari da urtebetetzea ospatzen.
Udalaren bisita ere jaso du, Txomin Sagarzazu alkatearena eta Arantxa Berrotaran Gizarte Zerbitzuetako zinegotziarena. Hondarribiar guztion izenean, lore sorta eraman diote emakumeari.