Gaur eguerdian elkarretaratzea egin dute udaletxe parean asteleheneko atentatuak salatzeko.
Gaur eguerdian elkarretaratzea egin dute udaletxe parean astelehenean Berlin eta Ankaran izan ziren atentatuak gaitzesteko. Deialdia Eudelek egin du udaletxe guztietan elkarretaratzeak egiteko.
Jose Antonio Santano alkateak Irunek beste behin atentatuak erabat gaitzesten dituela esan du, eta bestetik, biktimei elkartasuna, gertutasuna eta babesa azaldu die.
Berlin eta Ankarako atentatuen kontrako elkarretaratzea.