Gaur egin dute Puianako ekobaratzeak esleitzeko zozketa.75 partzela jarri dituzte zozkatzeko, eta eskaerak 200 izan dira.
Zozketaren une bat.
Gaur esleitu dituzte Puianako ekobaratzeko 75 partzelak. Horietatik 70 herritarren artean zozkatu dituzte (200 eskaera izan dira), eta beste bostak hezkuntza zentroei eman dizkiete. Orotara, 17.000 metro koadroko azalera da hartuko duena baratzeen zentroak, eta oraingoz, horietatik 4.500 egokitu egin dira (lehen fasekoak dira). Urtarrilaren bukaeran edo otsailaren hasieran zabalik egongo da.
Partzelen jabeek urte bateko esleipena lortu dute. Hori hiru urte gehiagotara zabaltzeko aukera izango dute. Hala, hilero 45 euroko tasa ordaindu beharko dute erabiltzaileek, 100 euroko fidantzarekin (erabilera epea bukatzerakoan itzuliko da).
Irungo Udalak eta Kutxa Fundazioko Ekoguneak egin duten elkarlanari esker sortu dute Puianako baratze eremua; udalak 346.206 euroko inbertsioa egin du hori egokitzeko.
Baratze Parkean
Puianako eremua Baratze Parkea egitasmoaren barruan egongo da, Kutxa Fundazioaren Ekogunekoa azken hau. Hala, horregatik, baratzeen erabiltzaileek hainbat zerbitzu doan izango dituzte, horien artean ikastaroak, aholkularitza (Furgobaratzarekin), edo eguneroko zereginerako ura, materiala eta bestelakoak.
Hori egin ahal izateko hitzarmena sinatu dute gaur Irungo Udaleko Udaleko Garapen Iraunkorreko ordezkari Miguel Angel Paezek, eta Kutxa Ekoguneko Mikel Insaustik. Paezek esan duenez, hiriko lehenengo baratze parkea zabaltzea onuragarria izango da hiriarentzat, “interesa piztu du eta handitzen joateko gogoa dugu”.