Iazko azarotik hona 600 lagun gutxiago daude Lanbideren zerrendan.
Langabeziak behera egiten jarraitzen du, eta baita Irunen ere. Iazko azarotik nabarmen jaitsi da lanik gabe zeuden kopurua 600dik gora lagun gutxiago baitaude Lanbideren zerrendan, Bidasoa Bizirik-ek jakinarazi duenez.
Azken hilabeteetan ere behera egiten ari da kopurua, eta urritik 158 lagunek bilatu dute lana. Irailetik puntu bat behera egin du tasak.
Edonola ere, Gipuzkoan langabezia tasa altuenetakoa duen herria izaten jarraitzen du Irunek, Soraluze eta Eibarren atzetik. Gipuzkoako langabezia tasa %11,1eko bada, Irungoa %14koa da.
Lanbideren bulego bat.