[Galeria] Argiak, Gabonak iragartzeko
Ostiralean piztu zuten Gabonetako argiteria berezia Hondarribian. Errege Eguna igaro arte iluntzero piztuko dituzte.
Eguraldi ona aprobetxatuta, Gabonetako argiak aitzakia ona dira herritik zehar paseatzeko
Ostiralean piztu zituzten Gabonetako argiak Hondarribian. Portuan, Alde Zaharrean, biribilguneetan, Amuten eta Mendelun muntatu dituzte, forma eta kolore desberdinetakoak. Errege Eguna pasatu arte, iluntzero argituko dituzte herriko kaleak.
Kontsumo oso baxuko argiteria da eta udalak 39.900 euro gastatuko ditu, jartzea eta kentzea barne. Horrez gain, hondarribiarrek egun hauetako erosketak herrian egin ditzaten, hainbat ekitaldi antolatu ditu udalak datozen asteetarako, horien artean, lehen
Gabonetako Oparideiak Merkatua, asteburuan Itsas Etxean egingo dena.