Zonbiak Tunkera doaz
Poloniako Hate eta Espainiako Noctem taldeak entzuteko aukera izango da bosgarren ekitaldia honetan.
Badatoz… Geroz eta gertuago daude… zonbiak dira, eta Tunk aretora doazen guztiak beldurtuko dituzte. Bosgarrenez egingo dute Irungo kontzertu aretoan Zonbi Jaialdia, eta aurtengoan bi talde nagusi gonbidatu dituzte: Poloniako Hate eta Espainiako Noctem. Horrez gain, beste talde batzuk ere entzuteko aukera izango da.
Kontzertuak igande honetan, hilak 4, izango dira, eta 18:00etan hasiko dira. Sarrerak aurretik 12 euroan eros daitezke Touring tabernan (Errenteria), Donostirock eta Minuto y Medio (Donostia) eta Tunk aretoan bertan.
Email bat bidalita ere erreserbatu ahal izango dira. Egunean bertan erosteko aukera izango da 15 euroan.
Noctem taldeak Tunk aretoan joko du.