Hondarribiko eta Irungo establezimenduek hainbat sari irabazi dituzte, tartean, Euskal Herriko Pintxo Txapelketa Sardarak.
Bidasoan eskualdean pintxoak sona handia hartzen ari dira, eta horrek eskualdea “erreferente gastronomiko” bihurtu dela iritzi dio Bidasoa Bizirik-ek.
Hori arrazoitzeko azken aldian eskualdeko taberna eta jatetxeek lortu dituzten sariak aipatu ditu. Hondarribiko Sardarak Euskal Herriko pintxo txapelketa irabazi zuen eta herri bereko Gran Solek herri epaimahaiaren saria jaso zuen txapelketa berean.
Irungo Danako jatetxeak eta Felix Mansok, berriz, Espainiako Pintxo Txapelketan parte hartu dute.
Bidasoa Bizirik-ek gogorarazi duenez, establezimendu horien lana bultzatu eta sostengatzen ari da Euskadi Gastronomika bezalako proiektuetan.
Sardarako sukaldariak, pintxoa prestatzen finalerdietan