Larunbatean egingo dute Izuaren Etxea gaztelekuan. Aurten REC filma aukeratu dute bisitariak izutzeko.
Asier Perez-Karkamo
Bidasoa
Hasi dira dagoeneko aurtengo Izuaren Etxea prestatzen. Ostiralean makilaje tailerra egin zuten.
Hasi da urriko azken astea, hasi da Domu Santu Egunarekin bukatuko den atzerako kontaketa. Astebete baino ez da gau beltzerako geratzen eta Saindua Udal Gaztelekuan oso argi dute egun horretan zer egin nahi duten: hurbiltzen den orori oilo-ipurdia eragin.
Aurten REC filma ezaguna (behean, trailerra) aukeratu dute gaztelekua Izuaren Etxea bihurtzeko, eta dagoeneko ari dira lanean. Urria hasieratik baserria mozorrotzeko dekorazioa lantzen dihardute, joan den ostiralean makilaje tailerra egin zuten (argazkian) eta, biharamunean, REC filma ikusteko aukera izan zuten gazteek.
Larunbatean, hilaren 29an, egingo dute Izuaren Etxea, arratsaldez. Aurten ere Saindua bisitatzeko aukera izango da egun horretan, baina, bati baino gehiagori damutuko zaio, ziur.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.