Orotara 38 lan ikusi ahal izango dira FICAB zinemaldi arkeologikoaren barruan, hiru aretotan.
Aquariumeko, udaleko eta Oiassoko kideak, gaur, FICABen aurkezpenean.
Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren 16. ekitaldia,
FICAB 2016, hasi da martxan. Azaroaren 19tik 26ra arteko bidea egingo du, 38 lan jasoko ditu lau sailetan banatuta, eta hiru agertoki izango ditu: Irunen Amaia Kultur Zentroa eta CBA liburutegia, eta Donostian Aquariuma. Areto guztietara sarrera doan izango da, FICABen beti izan den bezala. Urtero bezala, Oiasso Errtomatar Museoak antolatu du zinemaldia, Irungo Udalaren laguntzarekin.
Gaur aurkeztu dute 2016ko FICAB. Bertan izan dira Oiasso museoko Mertxe Urteaga, udaleko Kultura zinegotzi Juncal Eizagirre, eta Donostiako Aquariumeko marketin arduradun Xabier Lasaga.
Planetako kulturen berri jasoko dute emanaldiek iraungo duten hamahiru orduen bitartez ikusleek. Kultura, arkeologiaren, historiaren eta ingurumenaren aldetik jasoa. Afganistan, Panama, Kanbodia… Bidai zirraragarriak ikuspegi zabal eta minimalistekin. Ondoko PDFan eskura daiteke egitaraua:
FICAB 2016 egitaraua
Nazioarteko lehiaketa izanda, epaimahaia ere izango du zinemaldiak: Juan Santos Yanguas, Gamma Fortea, Iñaki Garcia, Juliette Gracias, eta Ramon Eodriguez izango dira. Noski, sariak badaude: lehen saridunak 2.000 euro jasoko ditu, publikoaren saria jasoko duenak 1.000, eta Arkeolanek ere sari bat emango du.
Sailak
Lau sail, eta sail bakoitzeko areto bat izango du FICABek, bi Amaian. Hala, Donostiako Aquariumean itsasoarekin harremana duten lanak emango dituzte; Amaia KZko areto nagusian sekzio ofialekoak CBAn, emakume arkeologoen zikloa emango dute, eta Amaia KZko areto txikian helburu didaktikoa duten dokumentalak izango dira ikusgai, ikasleentzat.