Greziara iritsi da Hondarribitik ateratako autoa
Filippiadako errefuxiatuen kanpalekura iritsi da Ibai Labaienek bidalitako autoa. Bertan erabiltzeko izango da.
Gaur iritsi da Ibai Labaien boluntarioa Seat Marbella gidatuz.
Hondarribia-Katsikas boluntario taldeak Greziako errefuxiatuen bi kanpalekuetara auto bana bidaliko zituela iragarri zuen pasa den astean. Lehenengo autoa gaur iritsi Filippiadako errefuxiatuen gunera, Ibai Labaienek gidatuta, bertan lanean diharduten boluntarioek erabil dezaten.
Bigarren Seat Marbella datorren hilabetean bidaliko dute Katsikasera.