Eskubidea duten gipuzkoarren %17,41ak bozkatu du 12:00ak baino lehen, 2012an baino puntu bat gehiago.
Herritar bat Amute-Kostako Auzo Elkartean botoa ematen
Eguerdiko hamabietarako bozkatzeko eskubidea duten gipuzkoarren %17,53a hurbildu da hauteslekuetara, duela lau urte baino puntu bat gehiago —%16,42 izan zen orduko datua—. Araba eta Bizkaiarekin alderatuta, parte hartze dezente nabariagoa izan da Gipuzkoan, Bizkaian baino hiru puntu gehiago (%14,51), eta Arabako datua baino hiru puntu goitik (%13,92).
EAEri dagokionez, erroldaren %15,40ak bozkatu du 12:00ak baino lehen, 2012an baino %0,63 gehiago.
Duela lau urte ere goiztiarrenak izan ziren gipuzkoarrak. Gipuzkoako erroldaren %16,42ak bozkatu zuen 12:00ak baino lehen, arabarren %14,24a, eta bizkaitarren %13,92a. Hortaz, aurreko bozekin alderatuta, handitu egin da parte hartze datuen aldea Gipuzkoako eta beste bi herrialdeen arteko biztanleen artean. Ikusteko dago joera hori arratsaldean mantentzen den. Hondarribian, orotara, erroldaren 65,90k bozkatu zuen 2012ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan.
Segurtasun Sailak 18:00ak eta gero emango ditu parte hartzearen gaineko hurrengo datuak. Lurraldekako kopuruak dira, beraz, zenbaketa egin arte ezingo da ezagutu herri bakoitzeko parte hartzea igo edo jaitsi ote den.
Amute-Kostan, ilararik ez
Amute-Kostako Auzo Elkartera boladaka hurbildu izan dira auzotarrak. Bazkalostean ez da apenas mugimendurik egon. Ikusteko dago eguraldiak baten bat atzera botako ote duen, baina litekeena da seietatik aurrera gora egitea hurbiltzen den jende kopurua.