%31a zenbatuta, EAJk botoen %48a lortuko lituzke Hondarribia. EH Bildu litzeteke bigarren indarra eta Elkarrekin Podemos hirugarrena.
Aurrera doa boto kontaketa eta Segurtasun Sailak eman ditu Hondarribiko lehen datuak. %31,14 zenbatuta, EAJk 1.150 boto lortu ditu, EH Bilduk 448 eta Elkarrekin Podemosek 325. PP da laugarren indarra (208), eta, momentuz, PSE-EE popularren atzetik geratuko litzateke (179).
Hortaz, momentuz, ez da ezustekorik. %31,14a zenbatuta, EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak herrian, alde handiz, gainera.
2012an ere EAJk irabazi zuen Hondarribian (3.911 boto), EH Bilduren (2.033), PSE-EEren (1.036) eta PPren (629) aurretik. Urte hartan Elkarrekin Podemosek ez zuen hauteskundeetan parte hartu.
Hondarribiko portzentaiak, %31a zenbatuta
- EAJ. %47,83.
- EH Bildu. %18,63.
- Elkarrekin Podemos. %13,51.
- PP. %8,65.
- PSE-EE. %7,44.
Lehen emaitzei erreparatuz, ezustekorik ez da espero Hondarribian