Ilara luzeak, oraingoan, kamioi batengatik
Kamioi bat irauli da goizean ospitaleko biribilgunean eta arazo handiak eragin ditu egun osoan.
Kamioia iraulita eta garabiak lanean, eguerdian
Kamioi luze bat irauli da gaur goizeko zazpiak aldera Bidasoaldeko Ospitaleko biribilgunean eta trafiko eragozpen oso handiak sortu ditu egun osoz, garabiek denbora asko behar izan baitute kamioia bazterretik kentzeko. Horretan zeuden bitartean lau errailetatik bi moztu behar izan zituzten eta ilara luzeak eragin zuen horrek bi norabideetan.
Hondarribitik irteteko ere pazientzia handia behar izan zuten gidariek eta Ekialdebuseko lineek atzerapen handiak izan dituzte, oraindik mantentzen direnak.