Bidasoaren bi aldeen arteko loturak, historikoak eta egungoak, bildu nahi dituzte egitasmoaren bitartez.
Bidasoa ibaiaren bi aldeetako testigantzak bilduko dituzte.
Bidasoa ibaiaren bi aldeen arteko loturak indartzeko, historia komuna eta bizitako esperientziak berrituz,
Yo toi gurekin: mugako oroitzapenak egitasmoa abiatu du Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak. Testigantzak, argazkiak, agiriak, objektuak bildu nahi dituzte ibaiaren bi aldeetako herrien historiaz gehiago jakiteko, eta komunean dutena indartzeko.
Santiagoko zubi zaharraren mendeurrenaren harira antolatu dute jarduera. Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako hainbat elkarteren eta udal zerbitzuen laguntzarekin eramango dute aurrera. Hiru urrats egingo dituzte oroitzapen horiek biltzeko bidean.
Lehenean bat-bateko elkarrizketak egingo dituzte Bidasoko herrietan, nahiz ibaiaren zubien inguruetan. Bigarrenean, aduanako, mugaren gaineko edo badiaren inguruko objektu enblematikoak eta testigantza xeheak jasoko dituzte. Eta hirugarrenean, berriz, erakusketa egingo dute aurreko bi urrats horietan jasotako guztiekin, azarotik 2017ko urtarrila arte, Bidasoko Interpretazio Zentroan. Hendaiako Le Disque de Feutrine elkarteak lagunduko du azken zeregin horretan, Hendaye 2016 programaren barruan egingo dituzte ekintzen barruan.
Testigantzak emateko edo objektuak uzteko prozedura ezarri dute partzuergoko kideek. Honakoak dira bide horiek:
Zuzenean ere joan daiteke objektuak eta testigantzak ematera, honako tokietara:
- Bidasoko Interpretazio Zentroa (Aduanako eraikin zaharra Irunen, Iparralde hiribideko 63. zenbakian, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00ak arte).
- Hendaiako mediateka (hirigunean, 4 Rue du Jaizquibel, asteartetik larunbatera 10:00etaik 12:30era eta 14:00etatik 18:30era).
- Bidasoa Bizirik-en Turismo Departamentua Hondarribian (Kirol Portua, Minatera kalea 9, astelehenetik igandera, 9:30etik 19:30era).
- Irungo Turismo Bulegoa (Luis Mariano plaza 3, astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:30era; igandetan 10:00etatik 14:00etara).