Zorionak, Puri!
Puri Garcia Amantegi irundarrak 100 urte bete ditu gaur. Lasai ospatu du urteurren biribila, nahiz eta inguruan ohikoa baino mugimendu handiagoa izan den.
Purificación Garcia (eserita) ahizpekin eta alkatearekin.
Gaur, asteartea, 100 urte bete ditu Purificación Garcia Amantegi irundarrak. Mende oso bat. Egunean zehar bisita asko jasotzen ari da, tartean lagunena, senideena eta Irungo alkatearena (irudian). Ahizpek ere urteurren biribilean, egunero bezala, bisita egin diote. Mendibil adinekoen egoitzan dago Garcia.
Lasai pasatu du eguna, nahiz eta haren inguruan ohikoa baino mugimendu gehiago izan den. Mendibilgo lagunek abesti bat eskaini diote. Orduan bai emozionatu dela.