Udako futbol ikastaroan izen emateko epea zabalik dago.
Udako futbol eskolan izen emateko aukera
Zabalik dago Hondarribia Futbol Elkarteak udan antolatzen duen ikastaroan izen emateko epea. Bi talde bereiziko dira; batetik, 6-8 urtekoak (2008tik 2010 urtera jaiotakoak) eta bestetik, 9-13 urtekoak (2003tik 2007 urtera jaiotakoak). Txikienek kirol hastapena landuko dute eta helduagoek futbol teknifikazioa.
Ikastaroa uztailean izango da, Hondartza kiroldegiko futbol zelaietan astelehenetik ostiralera. 10:00etan hasi eta 12:00etan bukatuko dira saioak. Bi txandatan banatu dute egutegia antolatzaileek, beraz, hilabete osoan edo hilabete erdian praktikatu ahal izango dute jokalariek. Lehenengo txanda uztailaren 4tik 15era izango da eta bigarrena, uztailaren 18tik 29ra.
Txanda bakarrean izena ematen duenak 80€ko kuota ordaindu beharko du. Eta bi txandetan izena ematen duenak, 140€. Kuota ordaintzen duten guztiei emango zaie Futbol Eskolako ekipazioa
Izen emateko epea
Lehenengo txandakoek ekainaren 24a baino lehen eman beharko dute izena eta bigarren txandakoek uztailaren 13a baino lehen. Informazio gehiago jaso nahi duenak
helbide elektroniko honetara idatzi beharko du.