Espainiako emakumezko gazteen saskibaloi txapelketa jokatuko da Hondarribian.
Loiola Indautxu 98 taldea ikusteko aukera izango da besteak beste
Espainiako txapelketa jokatuko da Hondartza kiroldegian datozen egunetan. Emakumezko gazteen mailakoak arituko dira txapelketan eta partidak hilaren 8, 9 eta 10ean izango dira. Egun bakoitzean 4 partida ikusteko aukera egongo da Hondarribiko kiroldegian; 10:00etan, 12:00etan, 16:00etan eta 18:00etan.
Hondarribian txapelketako ligaxka jokatuko dute
C eta
D taldeek, ondoren final laurdenak eta finalerdiak Azkoiti, Azpeiti eta Donostian izango dira eta finala maiatzaren 14an Donostian.