Abiatu dira Hondarribitik Greziara errefuxiatuentzako arropa eramango duten bi kamioiak. Dena ongi astelehen arratsaldean iritsiko dira Katsikasko kanpalekura.
Greziara bidean dira Hondarribian egin den bilketan arropaz bete dituzten bi kamioiak. 21:15ean abiatu dira Lezoko Echemar enpresatik, hasiera batean espero zena baino ordu batzuk lehenago.
Igandea baino lehen iritsi behar dira Anconako portura (Italia), igandetan kamioiek debekatuta dutelako Italian ibiltzea. Hala, kargamendua Greziara eramango duen ferrya arazorik gabe hartu ahal izateko, ordu batzuez aurreratu da bidaia.
Bi ordu eta erdiko bidai laburra egin eta gero, Tarbes ondoko zerbitzu gune batean pasatuko dute gaua bi kamioiek, eta bihar goizean ekingo diote berriro bideari.
Goizean Hondartzako aparkalekuan izan dira kamioiak bi orduz, eta jende ugari hurbildu da