Blagan Euskara Elkarteak Xabier Erro mendizalearekin emanaldia antolatu du ostiralerako.
Blaganenko kideak, Aiako Harrira egindako irteeran
Blagan Euskara Elkarteak mendiarekin harremana estutu du. Batetik, ostiralean (hilaren 29an), bideo proiekzioa antolatu du Xabier Erro mendizalearekin: hark azalduko du irudien laguntzarekin Afrikako Kilimanjaro, Serengeti eta Zanzibar mendietan izandako esperientzia. Goi mailako mendiarekin hitzordua 18:00etan hasiko da, Kultur Etxeko 103, aretoan.
Bestetik, Aiako Harriaz gozatzeko irteera egin zuten Blaganekoek hilaren 17an. Eguraldia lagun, bertako hainbat txoko ezagutu zituzten giro ederrean, euskaraz blagan.