Emekik kanpainan lagundu dutenei deia luzatu die, 10:00etatik 12:00etara Hondartzako aparkalekuetara hurbil daitezen.
Bihar abiatuko dira bi trailerrak, martxotik Emeki elkarteak Hondarribian errefuxiatuentzat bildutako arropa Greziara eramango dutenak. Hondartzako aparkalekuan bi orduz egongo dira kamioiak, 10:00etatik 12:00etara, eta bertan izango dira Greziara bidaiatuko duten
sei emakume boluntarioak ere. Abiatu aurretik, trailerren karga ikusteko aukera izango da.
12:00etan abiatuko dira bi trailerrak Hondarribitik. Greziarantz, ostiral goizaldean irtengo dute Lezoko Echemar enpresatik, baina Emekik herritarrekin eta, bereziki, kanpainan lagundu dutenekin konpartitu nahi izan du irteera, eta deia luzatu die biharko irteerako gunera hurbiltzeko.
Albaniako mugatik gertu dagoen Katsikas-Ioannina kanpalekura bidaiatuko dute trailerrek, eta beraiekin joango da Hondarribiko HITZAko kazetaria. Bidaiaren kronika egingo du HITZAk, eta Grezian gertatzen dena kontatuko du.
Bidaiaren kronika jarraitzeko
Boluntarioak, aldiz, astelehenean joango dira hegazkinez, eta asteartetik ostiralera antolatuko dute banaketa. Azken berrien arabera, barruko arropa, biserak, eguzkitako kremak, pixoihalak, zirak, eta haurrentzako arropa behar dute orain Katsikasen, eta hori banatuko dute hondarribiarrek.
Gainontzekoa —neguko arropak, eta abar—, edukiontzi batean txukunduko dute, behar denean banatu dezaten.
Olvidados gobernuz kanpoko erakundearekin ari da Emeki bidaia antolatzen, eta Olvidadosek kudeatuko du Katsikasen gearatuko den arropa.
Katsikas-Ioannina kanpalekura eramango da arropa eta bertan banatuko dute boluntarioek