Zaborrak lurrean pilatuta, Portuan
San Pedro kaleko obraren lehen fasea egin zenetik, antzerako salaketa gehiago ikusi izan dira sare sozialetan.
Hondakinak, kirol elkartearen ondoan
Twitterrez iritsi zen argazki salaketa hau asteburuan, Hondarribiko Portu auzokoa, Santa Maria Magdalena plazako izkin batean ateratakoa.
@txurtxipi erabiltzaileak salatu du leku horretan hondakinak lurrean uzten ari direla, eta argazkia egiterako orduan, hamar bat poltsa pilatuta zeudela ikusten da. “Atez atekoa iritsi zaigu”, idatzi du tuitlari horrek HITZAra bidalitako txioan.
San Pedro kaleko obraren lehen fasea egin zenetik, antzerako salaketa gehiago ikusi izan dira sare sozialetan. Besteak beste, San Pedro kaleko zenbait tabernak Santiago kalea biltegi bezala erabiltzen dutela, eta Zuloagako ostalaritzako terrazek oinezkoak pasatzeko leku gutxi uzten dutela salatu izan dute Portuko auzotarrek.