Basque Street Food Festival egingo dute, eta bertan orotariko eskaintza gastronomikoa duten 20 kamioi izango dira
Gisa honetako furgonetak egongo dira Ficoban
Asteburuan kaleko janariaren festa egingo dute Ficoban. Basque Street Food Festival izeneko azokan, 20 bat kamioi-karabana joango dira erakustazokara, bakoitzak bere eskaintza gastronomikoa azaltzeko. Denetik dastatzeko aukera egongo da furgoneta horietan: euskal janaria, mexikarra, italiarra, Madrileko tapak, krepeak, Mediterraneoko arrozak, hanburgesak, saltxitxa ogitartekoak, kroketak, izozkiak… Horiek guztiak Ficobako hirugarren pabilioian jarriko dituzte.
Ficobatik esan dutenez, bereziak dira gainera furgonetak,
retro tankerakoak. Hori guztia 1960ko, 70eko eta 80ko musikarekin lagunduko dute. Sarrera doan izango da, eta jarduera The Food Trucks Club-ek antolatu ditu. Sarrera bakarrik ez, bertan autoa aparkatzea ere doan izango da.
Honakoak dira ordutegiak:
- Ostiralean (hilak 27): 14:00etatik 00:00etara.
- Larunbatean (hilak 28), 12:00etatik 00:00etara.
- Igandean (hilak 29), 12:00etatik 18:00etara.