Hassanna Aaliari elkartasuna adierazteko adierazpena, eta elkarretaratzea
Elkarretaratzea bihar (ostirala) egingo dute Zabaltza plazan. Adierazpena EH Bilduren eta Si Se Puede Irunen artean adostu dute.
Hassanna Aalia Saharako militanteari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute bihar, 19:30ean eta San Juan plazan. Aste honetan Espainiako Poliziak atxiki zuen Aalia, eta Burgoseraino trenez eraman. Asiloa du eskatua du sahararrak, baina oraindik ez diote eman: Marokoko gobernuak estradizio eskaera eginda dauka, han epaitzeko. Askapenak esan duenez, Marokora eramango balute, “betirako kartzelara” eramango lukete. Horren harira, Irungo EH Bilduk eta Si Se Puede Irunek erakunde adierazpena adostu dute; adierazpena gainontzeko alderdiei ere helarazi zieten, baina ez zuten horien erantzunik jaso. Ondoko PDFan dago adierazpenaren testua, oso-osorik. Aldi berean, Hondarribiko EH Bilduk ere deia egin die herritarrei elkarretaratzean parte har dezaten