Tailer eta jokoen bitartez, Gureak taldeak egiten duen lanaren berri emateko da erakusketa. Batik bat haurrei zein gazteei zuzenduta dago.
Gureak taldeko langileak
Gureak erakundeak, 40 urte bete dituelako, erakusketa ibiltaria du, tailer erakoa. Interaktiboa da, eta Gureaken berri emateaz gain, jokoen bitartez desgaitasunak dituztenek zer nolako bizitza duten azaltzean da helburua, bai egunerokoan zein lanean. Haurrei eta gazteei dago zuzendua bereziki iniziatiba. Egunotan Irunen izango da erakusketa, Oiasso Erromatar Museoan. Bihar, ostirala, da bertara joateko azken eguna, museoaren ohiko ordutegiarekin.
Gureak taldeak 5.000 pertsonari ematen die lana, hainbat jarduera esparrutan. 1975ean sortu zenetik, hainbat sektoretara zabal du lan eremua, eta Bidasoan, zehazki, Hondarribiko Zaharren Etxeko jatetxearen kudeaketa, Irungo Udalerako lorezaintza lanak, edo Irungo Amaia KZko nahiz kiroldegietako garbiketa lanak egiten dituzte. Orotara, Bidasoan 427 langile ditu Gureak-ek.