Dies Oiassonis, moda kontua
Dies Oiassonis erromatarren jaialdiak emandakoak argazkietan bildu ditu Oiasso Erromatar Museoak.
Oiasso Erromatar Museoak Dies Oiassonisen jarraipen berezia egin du irudi bidez; hilaren 17tik 19ra egin zituzten erromatarren jaialdiaren ekitaldirik garrantzitsuenak. Horren harira, Oiassok jasotako argazkien berri eman du, bi aldetatik: batetik, jaialdiaren argazki orokorrak sarean jarri ditu, eta bestetik, Erromako eta Greziako jantzien moda lehiaketaren barruan egindako desfilearen irudiak ere bildu ditu, Moda Museoan izeneko jarduerarenak alegia. Beheko aukeretako batean klik eginaz, batera edo bestera joan daiteke Dies Oiassonisen berri grafikoa izateko.