Irunen eta Hondarribian 103 pertsonatan jaitsi da langabeen kopurua azken hilabetean. Irunen, egun, 4.818 pertsona daude lanik gabe, eta 807 Hondarribian. Bidasoko Hitza.
Lanbideren bulego baten ataria
Bidasoa Bizirik-ek emandako datuen arabera (Lanbideren iturriak erabiliz), ekainaren 30ean maiatzeko azken egunean baino 103 langabe gutxiago zeuden Behe Bidasoan, 87 gutxiago Irunen eta 16 gutxiago ere Hondarribian. Hortaz, ekaineko azken egunean 4.818 pertsona zeuden lanik gabe Irunen (%16,2ko tasa), eta 807 Hondarribian (%9,8). Orotara, beraz, egun Bidasoa Behean lanik gabe daudenak 5.625 herritar dira.
Iazko ekainaren bukaerako datuekin alderatuta, hobekuntza suma daiteke ere langabeen datuetan. Horrela, 2014ko ekainaren bukaeran 5.027 irundar zegoen lanik gabe (%17,1eko tasa), eta langabezian zeuden hondarribiarrak 892 ziren (%11).
Gipuzkoan 43.150 pertsona daude egun lanik gabe (%12,3), eta Euskal Erkidego Autonomoan 156.905 (%14,7).