Europako Nascar Txapelketako hirugarren eta laugarren lasterketa jokatu dituzte asteburuan Venray hiriko (Holanda) zirkuitu obalatuan. Lehen asteburutik lider atera zen hondarribiarra eta bigarrena eta gero EuroNascarreko lider izaten jarraitzen du, nahiz eta ez duen asteburu erraza izan.
Asteburu zaila izan du Vilariñok Venrayn
Europako Nascar Txapelketako hirugarren eta laugarren lasterketa jokatu dituzte asteburuan Venray hiriko (Holanda) zirkuitu obalatuan. Lehen asteburutik lider atera zen
Ander Vilariño hondarribiarra eta bigarrena eta gero EuroNascarreko lider izaten jarraitzen du, nahiz eta ez duen asteburu erraza izan.
Ohikoa ez den arren, bi entrenamendu saioak, sailkapena eta lehen lasterketa, dena egin zuten larunbatean. Lehen bi saioetan Vilariño azkarragoa izan zen, baina sailkapenaren aurretik dena korapilatu zitzaion. Vilariñoren kotxearekin bigarren mailan lehiatzen den pilotuak —pilotu debutariak aritzen dira bigarren mailan, eta kotxe guztiek parte hartzen dute—, entrenamenduan istripua izan zuen, eta mekanikoek ezin izan zuten sailkapena baino lehen konpondu, eta ez zuen parte hartzerik izan.
Hori horrela, larunbateko lasterketa azken tokitik hasi zuen pilotu hondarribiarrak, kotxea guztiz konpondu gabe, eta atzetik aurrera egin behar izan zuen. Baina, sekulako lasterketa egin zuen Vilariñok eta zazpigarren tokian bukatu zuen, sailkapen orokorreko bigarren tokian zegoen Eddie Cheever IIIaren atzetik. Gertatutako guztia kontuan izanik, garaipen gutxi bezala ospatu zuten zazpigarren postu hori TFT Banco Santander taldeko boxean.
Igandean askoz hobe
Igandean gauzak hobeto joan zitzaizkion Vilariñori. Mekanikoek denbora gehiago izan zuten konponketak egiteko eta Vilariñok onenekin lehiatzeko aukera izan zuen. Anthony Kumpenek irabazi zuen lasterketa eta hondarribiarra bigarren sartu zen, 34 ehunenekora. Hirugarren Romain Iannetta sailkatu zen eta Cheever bosgarren postuarekin konformatu behar izan zen. Gabillonen atzetik sartu zen italiarra.
Sailkapen orokorrean lidergoari etsi dio Hondarribiko pilotuak, eta hiru puntu ateratzen dizkio Cheverri. Hirugarren Nicolo Rocca jarri da, Cheeverren taldkidea. Asteburuko bi poleak eta larunbateko karrera irabazi, eta igandean zazpigarren sartu zen Rocca.
EuroNascarreko hurrengo bi lasterketan ekainaren 6 eta 7an jokatuko dira, Ingalaterran.