Hiriko bost komertziotan promozioak balia ditzakete irundarrek bizikletei errebisioa egiteko, eta behar balitz, konpontzeko.
Udari begirako iniziatiba da
Bizikleta ere egoera onean izeneko kanpaina abiatu dute Irunen, bizikletekin harremana duten hainbat denda eta saltokik eta udalak elkarlanean. Horren helburua da udari begira herritarrek kirola egitea, kasu honetan bizikletan ibiltzea, eta horretarako jada etxean dauden txirringak egoera onean izatea. Irun Sasoian egitasmoaren barrukoa da iniziatiba.
Hala, denda eta saltoki horietan promozio bereziak baliatu ahal izango dituzte herritarrek bizikletak egoera onean mantentzeko errebisioa eginaz, eta behar balitz konpontzeko. Hilaren 25etik 30era balia dezakete aukera hori irundarrek.
Errebisio nahiz balizko konponketa horietan beherapenak eta promozio bereziak izango dituzte irundarrek. Honakoak dira kanpainari atxikitutako establezimenduak:
- Cyclope Aircicles (Pinar kalea, 4).
- Ciclos Arbelaiz (Anaka kalea, 4).
- Ciclos Jaizkibel (Eliza kalea, 4).
- Ciclos Artia (Juan Thalamas Labandibar kalea, 37).
- Decathlon Irun (Txingudi merkataritza gunean).