Ama Guadalupekoa Judo Taldeko Lidia Yarza eta Oier Goikoetxea Galizian dira, asteburuan A Coruñan egingo den gazteen Europako Kopan lehiatzeko asmoz. Jon Pascualek zilarrezkoa lortu zuen haurren Espainiako Txapelketan.
Goikoetxea eta Yarza, Amako gimnasioan
Ama Guadalupekoa Judo Taldeko Lidia Yarza eta Oier Goikoetxea Galizian dira egunotan, asteburuan A Coruñan egingo den gazteen Europako Kopan lehiatzeko asmoz. Orotara, 298 judoka aterako dira tatamira, 22 herrialde eta Espainiako Estatuko 11 erkidego ordezkatuz.
Yarzak Espainiako Txapelketa irabazi du aurten (-78 kilo) eta selekzioko kide bezala ariko da A Coruñan. Goikoetxea, bere aldetik, -60 kiloetan lehiatuko da, eta Euskadiko kimonoa jantzita, estatuko txapelketan podiotik kanpo geratzerakoan sartutako arantza kendu nahiko du.
Pascual, zilarrezko estatalean
Jon Pascual, Ama Guadalupekoako haurren mailako judokak zilarrezko domina lortu zuen hilaren 9an eta 10ean Jacan egin zen eskola garaiko Espainiako Judo Txapelketan.
Hondarribiko klubetik sei kirolarik parte hartu zuten, hiru haurretan, eta beste hiru gazteetan. Jon Pascual Haurren Mailan aritu zen, 66 kilotik gorako kategorian. Pascualen dominaz gain, bi bosgarren postu eta beste bi zazpigarren lortu zituen Amak haur eta kadeteen estatuko txapelketan.