Arratsaldean egingo dituzte azken ekitaldiak Irungo alderdiek
Azken txanpan sartu dira alderdiak hauteskunde kanpainan. Bukatzeko traka, hiriko hainbat plazatan: San Juan, Zabaltza, Urdanibia eta CD Bidasoa.
- PSE-EE: 19:00etan Jose Antonio Santanok ekitaldia egingo du, Zabaltza plazan.
- EAJ: hauteskunde kanpaina bukaerako ekitaldi herrikoia egingo dute CD Bidasoa plazan.
- EH Bildu: hauteskunde bukaerako ekitaldia egingo dute San Juan plazan 19:00etan hasita. 21:00etan, kanpaina bukaerako afaria izango da Hazian.
- Irabazi Irun: 20:00etatik aurrera, kanpaina bukaerako ekitaldia Urdanibia plazan.