Larunbateko bisita gidatuaren barruan Pampinot kaleko jauregia bisitatuko dute, 11:00etan gaztelaniaz eta 16:30ean euskaraz. Erreserba egitea komeni da.
Ramery jauregia
Alde Zaharreko bisita gidatuaren barruan, Arma Plaza Fundazioak Ramery jauregia bisitatzeko aukera eskainiko du larunbat honetan, hilaren 23an. “Ramery ikusteko eskaera batzuk izan ditugunez, bisita gidatuaren barrenean Ramery jauregia ere erakustea erabaki dugu”, azaldu du fundazioak.
Bisita euskaraz egin nahi duenak 16:30ean egin dezake, eta gaztelaniaz 11:00etan. Arma plazatik abiatuko dira ordu horietan eta bisitaren iraupena gutxi gorabehera ordubete eta hiru laurdenekoa izango dela jakinarazi dute. Jauregiko salbuespena kenduta, ohiko bisitaren ibilbidea jarraituko dute, hau da, gaztelua, eliza, Santa Maria atea, Erreginaren baluartea eta San Nikolas atean geldialdiak eginez.
Bisitaren prezioa 6 eurokoa da, baina 12 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharko. Gehienez 25 lagunentzako tokia izango da eta erreserba egitea komeni dela esan du fundazioak. 943 64 46 23 edo 943 64 36 77 telefono zenbakietan egin daiteke, edo fundazioaren helbidera
idatziz. Informazio gehiagorako, bisitatu
armaplaza.eus webgunea.